Nortzuk gara

serunion-hombre-mujer-camareros

Gure bezeroek gugan jarri duten konfiantzari eta dugun talde handiari esker Serunion bere merkatuko enpresa liderra bilakatu da. 30 urte baino gehiagoko esperientzia eta 19.000 profesional ditu egunero zerbitzua eskaintzen dutenak, lurralde espainiar osoan zehar banatuta.
Gainera, 2001tik Serunion Grupo Elioreko kide da, sukaldaritza, zerbitzu eta emakidetan munduko liderra, 16 herrialdetan lan egiten duena.

Eguneroko konpromisoa kalitatearekin eta berrikuntzarekin

serunion-nosotros-calidad-innovacion-cocinero-removiendo-olla-camisa-negra-perfil

Elikadurarekin eta pertsonekin dugun gure konpromisoak hurbileko produktuen aldeko apustua egitea eragin du menu osasuntsu eta natualak egiteko. Gure helburua da esperientziarik onean eskaintzea gure erabiltzaileei. Gure zerbitzuak berritzen ditugu are pertsonalizatuagoa den eskaintza barne hartu ahal izateko, sukaldaritza kontzeptu berriak sortuz erabiltzaile profil desberdinetara egokituz.

Gure erantzukizuna

serunion-nosotros-responsabilidad-medio-ambiente-mano-hojas

Enpresa arduratsua gara etikoki jokatzen duena gizarte- eta ingurumen-eragin positiboa sortzeko gure jardueraren garapenean. Ingurumenarekiko eta hazkunde iraunkorrarekiko kezka, proiektu solidarioetan parte hartzea eta hainbat GKEekin lan egitea dira gizarte erantzukizun korporatiboko gure politikaren ardatzetako batzuk, gure negozioarekin estu lotuta dagoena.

Hori dela eta, Grupo Eliorekin mundu-itunaren parte gara eta garapen iraunkorreko lau helburuetara lotzen dugu gure burua gure RSC estrategiaren bidez, Positive Foodprint Plan izenekoa.

Zuzendariaren gutuna Lehendakaria

Antonio Llorens Presidente Serunion

Serunion 1990ean sortu zen ostalaritza konpainia bat da eta, sektorean ia hiru hamarkada eman ondoren, buruzagi bilakatu da merkatuaren kuotaren %24 baino gehiagorekin.  Frantziako Elior taldekoak gara, 16 herrialdetan lan egiten dugu eta 6000 milioi euro inguru fakturatzen ditugu. Horri esker, hazten jarraitzeko aukera dugu mundu mailan gehien nabarmendutako multinazionaletako bat izatearen bertuteak aprobetxatuz.

Grupo Elior

serunion-nosotros-grupo-elior-logo-time-savored

1991an sortua, Elior sukaldaritza eta zerbitzuetan mundu-mailako operadore bilakatu arte hazi da, 5.896 milioi euroko diru-sarrerak sortuz 2015-2016 urte fiskalean 25.000 jatetxe eta 16 herrialdeetan dituen saltokien bitartez.