Nortzuk gara

Sukaldaritza kolektiboko enpresa bat gara eta 30 urte baino gehiagoko esperientzia dugu sektorean eta merkatuko liderrak gara. 2003 etik partaideak gara Grupo Eliorren, sukaldaritzan, zerbitzuetan eta emaitzetan munduko liderra, zeinak 15 herrialdeetan lan egiten duen.

Gure bezeroen konfiantzak eta 20.700 profesional ingururen eguneroko lanaren eraginkortasunak 3.050 zentrotan egotea eta egunero 500.000 mahaikide baino gehiago artatzea ahalbidetzen digu eskola, enpresa, ospitale eta hirugarren adineko zentroetan.

Gure misioa

Erreferentziako suskaldaria izatea, sektoreko esperientzia gastronomiko osoena eta berritzaileena eskainiz.

Gure balioak

serunion-quienes-somos-valores-serunion-elior-group
  • Langileari aitorpena

Ezinbestekoa da edozein erakunderen arrakastarako. Konpainiaren hazkunde errentagarria dugu helburu, gure langileak saritu ahal izateko eta karrera profesionalerako aukerak garatzeko.

  • Leialtasuna

Gure DNAren parte eta gure etengabeko ardura gisa. Bezeroaren fideltasuna kontsumitzailearen asebetetzearen araberakoa da, eta horregatik gure B2B ikuspegia biratzen dugu (Business to Business) B2Cra (Business to Consumer).

  • Berrikuntza

Erabakigarria prestazio eta emaitzen maila altuenak lortzeko. Berrikuntza digitala da konpainiaren ikuspegi-aldaketaren ardatz nagusia.

  • Eragiketa-bikaintasuna

Gakoa da kooperaziotik hasita etekina eta emaitzak lortzeko. Gure indarrak bideratu eta kapitalizatu egiten ditugu hazkunde errentagarria azkartu eta lortzeko.

  • Erantzukizuna

Banaka zein kolektiboki, interes-talde guztiekin partekatua. Gure erantzukizuna onartzen dugu bezero, kontsumitzaile, hornitzaile, kolaboratzaile eta langileen aurrean.

Gure historia

30 urteko ibilbidean, pausuz pausu sukaldaritza kolektiboko sektoreko enpresa liderra bilakatu gara Espainian.

Jakin nahi duzu nola lortu dugun?

serunion-camareros-hombres-mujeres

Serunion ordezkaritzak

mapa-delegaciones

Gure sareak 23 bulego, 7 vending-ordezkaritza eta 16 sukalde zentralen bitartez gure bezeroei hurbiltasunezko zerbitzua eskaintzea ahalbidetzen digu penintsula osoan zehar.

Elikaduraren Espainiako fundazioaren patronoak

FEN-Serunion

Elikaduraren Espainiako fundaziora atxikita gaude, zeina Espainiako ahaldun handiena den elikaduraren arloan. Lankidetza horrekin, sukaldaritza kolektiboan espezializatutako patronoa bilakatu gara erakundean.